Lortu dut azkenean Ikasbil jarraitzeko RSS jarioak ondo ibiltzea. Ikasbil-ek RSS jariorik eskaintzen ez duela eta han maiztasun batekin euskalduntze-alfabetatzearen mundu honetan gabiltzanontzat interesgarriak izaten diren albisteak, jakinarazpenak eta ikasmaterialak agertzen direlarik, pentsatu nuen interesgarria izan zitekeela RSSa edukitzea. Badakit askok honez gero galdera bi hauetako bat edo biak erabiliko dituzue buruan:
- Zer da RSS?
- Zertako behar duzu RSStik jarraitu? Ez da nahikoa lantzean behin bisita egitea?
RSSa zer den azaltzeko ez dut aparteko ahaleginik egingo. Bakar-bakarrik maiztasun batekin eguneratzen diren webguneetatik (albistegiak, blogak,... )sortzen den informazioa etengabe bisita egiten ibili barik jarraitzeko modua dela. Hemen dauzkazue janzten hasteko link batzuk:
- Wikipedia-RSS
- XML feed-ak: zer dira?
- RSS-atu dezagun blogosfera!!!
- Curso: RSS. Sindicación de contenidos
- Gacetilla bitacorera-RSS navegará por ti
Bigarren galderan zentratuko naiz. Zergatik RSSa? Erantzuna zenbakiekin. Nire agregatzailean 100 jariotik gora dauzkat harpidetuta. Niri interesatzen zaizkidan gauzen inguruan (euskalduntzea, euskara, informatika, auzoa, argazkiak, informazio orokorra,...) gauza interesgarriak eskaintzen dizkidate gehienek. Egunero zer berri dagoen ikusteko webgune horietan guztietan sartu eta beraiek arakatu behar banitu, egun santu guztia eman beharko nuke hori egiten. Askok gainera maiztasun gutxirekin eguneratzen dira, ondorioz, erraz-erraza izango zen haiek ahaztea eta eskaintzen dutena galtzea.
Horren ordez, berriz, egunero, lanean edo etxean, laupabost biderrez kontsultatzen dut agregatzailea, eta hark esaten dit non-zer berri dagoen, nik bila ibili behar gabe. Titularrak ikusi eta interesatzen bazait agregatzailean berton irakurri ahal dut. Askotan orrian sartu beharrik gabe. Ondorioz, informazio gehiago eta eguneratuagoa jasotzen dut ahalegin gutxiagorekin. Eta horrela, adibidez, Karrajura berehala ekarri ahal ditut beste leku batzuetan topatzen ditudanak, eta komentatu.
Ikasbil-en kasuan ere hau interesgarria iruditzen zait. Ikasbil une honetan helduen-euskalduntze alfabetatzerako informazio, dokumentu eta ikasmaterialen iturri nagusia da. Egunero lautik gora eskola ordu ematen duen irakaslearentzat adibidez erabilgarria egin dakioke azkenengoen berri berehala eta modu erosoan izatea, edo hango ariketak eta dokumentuak erabiltzen dituen ikasleari. Neuri behintzat horren berri ahalbait arinen izatea gustatzen zait.
Ikasbil-ek jariorik eskaintzen ez duela, sarean badaude horrelako guneen gainean zeure RSSa eraikitzeko aukera ematen dizuten zerbitzuak. Feed43 adibidez, huraxe erabili dut eta hona hemen Ikasbilen RSSak bada:
http://www.feed43.com/ikasbil-albisteak.xml: Gogoan izan atala
http://www.feed43.com/ikasbil-albisteak2.xml: Berriak atala
http://www.feed43.com/habe-berriak.xml: HABEren berriak
http://www.feed43.com/ikasbil-audioa.xml: dokutekako audio artxiboak eta entzungaiak.
http://www.feed43.com/ikasbil-ariketak.xml: ariketak
http://www.feed43.com/ikasbil-bideoa.xml: dokutekako bideoak
http://www.feed43.com/ikasbil-idatziak.xml: dokutekako idatziak
http://www.feed43.com/ikasbil-sekuentziak.xml: atazak ataleko sekuentziak
Zer egin daiteke hauekin (edo beste edozein jariorekin)?
- Agregatzaile baten bidez jarraitu. Hainbat eta hainbat daude. On-line agregatzaile baten (Alesti, Bloglines, Rojo, Google Reader,...), edo ordenagailuan instalatutako batean (Greatnews, Feedreader,...).
- Netvibes-en moduko sarrera-orri baten sartu eta nabigatzailea abiarazten dugun bakoitzean ikusi.
- Badira jarioa edukita, berriren bat dagoen bakoitzean e-postara mezua bidaltzen diguten zerbitzuak: Rssfwd, Feedblitz, Xfruits,... Egin behar den bakarra zerbitzu horietako baten gure e-posta helbidea eta harpidetu nahi dugun jarioa eman eta e-postaz jasoko ditugu azkenak.
- Jario guztiak hartu eta blog moduko baten ikusi. Xfruits-ek ematen du zerbitzu hau adibidez. Hemen daukazue bat: http://xfruits.com/bontxi/?id=13026. Dena dela, horretarako onena Ikasbilera bertara joatea da. Baina beste jario batzuekin konbinatu nahi badugu, hor dago aukera.
- Zeuen blog edo gunean erakutsi. Karrajuko agregatzailean egin dugun modura (Ikasbil sorta), edo Musestorm bezalako zerbitzuek eskaintzen dituzten honen moduko gehigarriekin: